Aretxabaletako Institutuko 25. urteurren ekitaldia

Amagoia Lasagabaster 2004ko urt. 30a, 11:41
Aretxabaletako Institutuak 25 urte bete ditu aurten. Hori ospatzeko ikastetxearen historia batzen duen liburuxka kaleratu dute. Horrez gain, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Lehenengoa, gaur, hilak 30, egingo dute, 12:00etan. Aurreikusita zegoen Angeles Iztueta Hezkuntza Sailburua etorriko zela, baina azkenean ez da Aretxabaletan izan.

Institutua 1978an

Aretxabaletako Institutua 1978an sortu zuten Lanbide Heziketako eskolak emateko. Ordura arte, Arrasaten bakarrik zegoen eskola horiek emateko ikastetxea. Aretxabaletako Institutua, Arrasatekoa txiki gelditu zelako egin zuten. Garai hartan, 80 ikasle besterik ez zituen.

Institutua 2004an

Gaur egun, 160 ikasle inguru ditu eta goi eta erdi mailako heziketa zikloko eskolak jasotzen dituzte. Horrez gain, emakumeendako eta langabetuendako ikastaroak ere ematen dituzte. Azken batean, lan mundura hurbiltzen laguntzeko zentroa da Aretxabaletako Institutua. Langaik, lana topatzeko orientazio zentroak ere bertan du bulegoa.

Urteurrena ospatzeko bigarren ekitaldia apirilean egingo dute. Orduan, lanbide heziketaren gaineko jardunaldiak egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak