300 kiloko mugarri berriak

Aldatu egin dituzte Aretxabaletako eta Eskoriatzako lurrak bereizten dituzten mugarriak. 44 dira guztira, eta berriek 300 kilo pisatzen dute bakoitzak.

Iazko azaroan egindako osoko bilkuran erabaki zuen Arritxu Oliden buru duen udalbatzak Aretxabaleta eta Eskoriatza arteko mugarriak aldatzea. 44 dira guztira, nahiz eta denak ez dituzten aldatu, egoera txarrean zeudenak edo tamaina egokirik ez zutenak bakarrik. Oraingoek 300 kilo pisatzen dute bakoitzak. Bi herriek lankidetzan egin dituzte lanak.

Mugarriak, beraz, jarrita daude, orain, nolabait esatearren, legeztatzea bakarrik falta da. Izan ere, Diputazioak zenbait pausu jarraitzera behartzen ditu udalak horrelako kasuetan.

Aurreko agintaldiko kontua

Arritxu Oliden aretxabaletako alkateak azaldu digunez orain gauzatu den ekimenak aurreko agintaldian du jatorria. Ingurumen zinegotzia eta Eskoriatzako basozaina aritu ziren orduan mugarriak non zeuden zehazten, gero harriok aldatu zitezen.

Aretxabaletak Aramaio, Elgea, Oñati eta Arrasaterekin ere egiten du muga. Dena dela, oraingoz behintzat muga horietako mugarriak zeudenetan geratuko dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.