Beherapenetan jende gutxi dabil herriko dendetan

Mirari Altube Arrese 2004ko urt. 21a, 17:19
Aurrera doa urtarrila eta beherapenak ere bai. Herriko dendariak, baina, ez daude oso gustura aurtengo beherapenen martxarekin. Izan ere jende gutxi dabil iazkoekin alderatuta. Oraindik hilabete eta erdi inguru falta da neguko beherapenak bukatutzat emateko, baina ez dute mugimendu handirik aurreikusten.

Ez dakizkite zeintzuk izan daitezkeen beherapenetan jende gutxi ibiltzearen arrazoiak: Gasteizen zabaldu duten komertzio zentro handia izan daiteke, euroa behar bada, eguraldia… Argi dagoena zera da: beherapenak hasten zirenean denda aurrean egoten ziren ilada haiek bukatu zirela.

Argelia Lopez Lie dendako arduradunaren esanetan jendea aurrez begia botatako produktuaren bila dator aurtengo beherapenetan, gehienetan, gainera, produktu onaren eta garestiaren bila. Merkea saltzea, ostera, kosta egingo zaiela dio.

Komertzioak ixten

Dendari batzuk ez dute berba egin gura izan. Ahal duten moduan ateratzen direla aurrera diote, eta herriak bizia izan dezan komertzioak garrantzitsuak badira zaintzeko eskatzen diete herritarrei.

Orain urtebete hiru komertzio itxi zituzten Aretxabaletan: Elorza janari denda, Farmabizi parafarmazia eta Garbitzen tindategia. Arrazoi ezberdinengatik itxi zituzten, baina Elorza eta Farmabizi denden kasuan, hango arduradunek argi esan zuten gaur egun denda txikiek ezin dezaketela lehiatu saltoki handiekin. Horrez gainera, aipatu zuten denda batek sakrifizio handia eskatzen duela eta, etekinik atera ezean, ez duela merezi horrenbesteko lanik egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak