Gabon ostean hasi eta San Sebastian eguna bitartean entseguetan ibili eta gero, heldu zaie danborrak astintzeko eguna herriko umeei.
Pausoka Haur Eskolan ume txikienek izan ezik gainerako guztiek jo dute Sarriegiren martxa; hori bai, bakoitzak bere gelan.
Kurtzebarri Eskolan Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ume guztiek, 190 batek, hartu dute parte jolas lekuan egin duten danborradan. Guraso eta herritar ugari batu dira bertan ikusteko.
Santa Rita ikastetxeko umeek ere egingo dute danborrada arratsaldean. Guztiek hartuko dute parte, eta gurasoak ikastetxeko jolas lekura joango dira ikustera.