Udaletxeko sukaldean egingo dute bilera, 18:30ean, eta datozen bilera guztiak ere eguaztenero egingo dituzte.
Bilera horrekin, Jai batzordean ahalik eta jende gehien bildu gura dute, jaiak denon artean eta denon gustura antolatzeko. Hori horrela adin guztietako, eta gustu guztietako herritarrak batu gura dituzte.
Laster Aratusteak datoz, eta jai horietako egitaraua prestatzen hasiko da batzordea lehenbizi. Hala ere, Andramaixak eta gainontzeko jaietan pentsatzen ere berehala hasiko da Jai batzordea.