Jardunaldiak otsailaren 9an hasiko dira, baina izenemate epea zabalik dago: horretarako, 616 96 57 95 telefonora deitu beharra dago. Astelehen goizero izango dira eskolak, 11:00etatik 12:00etara.
Meditazio ikastaroa abian jarri berri dute, baina ez da Sadhana zentroaren eskaintza bakarra. Joan den abendutik aurrera, yoga, zinema eta mitologia, psikoterapia, autoestimu eta harremanak, eta bioenergetika lantzeko ikastaroak ematen ditu.