Aretxabaletako kirol elkarteak martxora atzeratu du presidente aukeraketa

Gorka Etxabe 2004ko urt. 19a, 14:08
Aretxabaletako UDA kirol elkarteak batzar orokorra egin du aukeratzeko presidente eta zuzendaritza talde berria. Oraindik, berriz, ez da inor aurkeztu. Hori dela eta, martxoan berriro egingo dute beste batzar orokor bat. Bitartean presidente berria bilatzen jarraituko dute gaur egungo zuzendaritzako kideak.

Hamar lagun behar dituzte zuzendaritza taldea osatzeko, baina oraindik hiru lagun besterik ez dira aurkeztu. Batzar Orokorra egin berri du Aretxabaletako kirol elkarteak zuzendaritza eta presidente berria aukeratzeko, baina martxora arte itxaron egin beharko dute.

Presidente berria ezin aurkitu

Batzar orokorrean 23 lagunek esku hartu zuten, baina inork ez zuen bere burua aurkeztu presidente kargurako. Zuzendaritzarako, ostera, hiru lagun daude. Hori horrela, martxoan berriro egingo dute batzarra, eta datozen hilabeteotan ahaleginduko dira presidente berria aurkitzen. Era berean, gaur egungo zuzendaritza taldeak laguntza gehiago eskatu dio Aretxabaletako Udalari.

Udalarekin lankidetza hitzarmena

Martxoko batzar orokorrean sinatuko dute lankidetza hitzarmena Aretxabaletako Udalak eta UDA kirol elkarteak. Rafa Etxeandia presidenteak esan digunez, horri esker, Udalak laguntza gehiago emango dio UDAri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak