Arlutz Xake Taldeak hasi du denboraldia

Mirari Altube Arrese 2004ko urt. 15a, 18:29
Urtarrilaren 10ean hasi zuen denboraldia Arlutz Xake Taldeak. Euskal Ligan jokatuko du aurten; izan ere, iaz, denboraldi bikaina egin eta mailaz igo zen. Aurkari indartsuak izango ditu aurten.

Esan bezala, Euskal Ligan jokatuko dute Arlutz Xake Taldeko kideek: Andoni eta Fran Miguel, Aitor Alcaide, Esteban Romero eta Joseba Altubek. Orain dela urte bi ere Euskal Ligan jokatu zuten, baina oso talde indartsuak izan zituzten aurrez aurre, eta mailaz jaitsi ziren. Abenduaren 10ean jokatu zuten lehenengo partida Donostian Gros talde indartsuaren aurka, eta 4 eta 0 galdu zuten. Zapatuan, urtarrilak 17, berriz, Errenteria taldea izango dute aurrez aurre. Oraingoan, etxean jokatuko dute, 16:00etan hasita, eta emaitza hobea lortu gurako lukete.

Martxoan bukatuko dute hasi berri duten denboraldia, eta mailari eustea da euren helburua. Batzuek esango dute asmo apala dela, baina aurkarien berri jakin besterik ez dago, batzuk profesionalak dira-eta.

Santamas txapelketako garaileak

Urte berriarekin batera hasi dute liga, baina Gabonetan ere lanean ibili ziren herriko xake jokalariak. Arrasateko Santamasetako xake bizkorreko txapelketan hartu zuten parte beste 14 talderekin batera; ez bakarrik parte hartu, txapeldunak izan ziren. Bigarren Errenteriako taldea geratu zen eta hirugarren Kataluniatik etorritakoak.

Fran Miguel bigarren Gipuzkoako Txapelketan

Gabonetan Gipuzkoako Xake Txapelketa ere jokatu zuten Arrasaten. Ez zuten Arlutz taldeko guztiek parte hartu: Fran, Aitor eta Esteban joan ziren. Guztira 19 lagun ibili ziren nor baino nor gehiago, eta maila handia egon zen. Fran Miguel bigarren geratu zen Luis Olaizola donostiarraren atzetik, 11.a izan zen Aitor eta 13.a Esteban.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak