Olentzero lehenengo, Bizar Zuri gero eta Erregeak bukatzeko. Guztiak pasatu ziren Aretxabaletatik, eta umeek, gaztetxoek eta helduek jaso zituzten opariak. Tartean, Euskal Presoak Euskal Herrira plataformak antolatutako erakusketa eta kale agerraldia egon ziren, eta umeendako Poxpolin Park jolas parkea.