Hasi dituzte Gabonetako ekitaldiak Santa Rita ikastetxean

Mirari Altube Arrese 2003ko abenduaren 17a

Hainbat ekitaldi izango dituzte astean zehar Santa Rita ikastetxean. Gaur Arizmendiko Almen guneko ikasleen bisita jaso dute.

Egubakoitzean hartuko dituzte oporrak herriko ikastetxeetan, baina aurretik Gabonetako ospakizunak egingo dituzte. Santa Rita ikastetxeko umeek bisita izan dute gaur, abenduak 17; Arizmendiko Almen guneko Lehen Hezkuntzako ikasleak izan dituzte, eta Gabonetako kantak abestu dizkiete.

Bihar, abenduak 18, gaztaina erre eguna egingo dute ikastetxean bertan, eta egubakoitzean, abenduak 19, Gabonetako ospakizuna izango dute. Baserritar jantzita joango dira ume guztiak, eta Gabon kantak abestuko dizkiete gurasoei. Olentzeroren bisita jasotzea espero dute, gainera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak