Orain dela hilabete inguru jarri zuen abian Loramendi EEk bere gunea. KZGunearen laguntza izan du; honek Udalari eta Eusko Jaurlaritzari aurkeztu zien proiektua, eta onartu egin zioten.
Loramendi EEren historia eta konposaketa dakartza; albisteen eta ekitaldien berri ere ematen du webguneak. Azken urteotako Aretxabaletako argazkiak ere baditu. Dena dela, poliki-poliki osatzen joateko asmoa daukate.