Abenduko lehenengo astean giza baloreak landu dituzte Kurtzebarri eskolan. Aurten, gainera, Gure herria Euskal Herria izan dute lema. Astea bukatzeko Udazkeneko Jaia antolatu zuten, eta paregabeko giroa izan zuten. Gurasoak, ikasleak eta irakasleak batu ziren Iturrigorri frontoian, eta hainbat ikuskizun izan zituzten: txalapartariak, dantza erakustaldia, Irrintzi Lehiaketa, eta zela ez, mokadutxoa bukatzeko. Gaztainak, intxaurrak, eta buzkantzak izan zituzten kanpoko hotzari aurre eginez barrua berotzeko.