Bai Euskal Herriari taldeak herriko taldeen babesa eskatu du

Azaroan sortu zuten Bai Euskal Herriari taldea Aretxabaletan. EHNA tramitatzea eta gero erabili ahal izateko bidea zabaltzea du helburu. Lehenengo pausoa herriko elkarte eta taldeen atxikimendua lortzea zen, eta jaso dituzte lehenengo erantzunak.

Prentsaurrekoa eman zuen abenduaren 2an Bai Euskal Herriari taldeak. Naziotasun aitormenaren gainean egin zuten berba. Aipatu zuten orain urte batzuk 900 sinaduratik gora jaso zirela herrian EHNAren tramitazioa eskatzeko. Eta gogorarazi zuten aurreko agintaldian EHNA erabiltzea onartu zutela, gehiengoz, osoko bilkura baten. Hori horrela, Udalari eskatu zioten naziotasun aitormena egiteko behar dituzten bulego eta baliabideak jar ditzala.

19 talderen babesa

EHNA tramitatu eta erabili ahal izateko herriko talde eta elkarteen atxikimendua lortzea zuten lehenengo helburua. 19 taldek eman diote babesa, eta oraindik ez dituzte guztiak jaso; hortaz, pozik azaldu ziren. Bigarren pausoa Euskal Herriko naziotasun aitormena tramitatzea da, eta azkenik, tramitatutako EHNA hori erabiltzeko bideak zabaldu gura dituzte.

Hona atxikimendua emandako taldeak:

  • Aretxabaleta Abesbatza
  • Aretxabaletako Kirol Elkartea (UDA)
  • Loramendi Euskara Elkartea
  • Askatasuna
  • Loramendi Dantza Taldea
  • Leizarra Musika Eskola
  • Aretxa plataforma
  • Euskal Presoak Euskal Herrira plataforma
  • Zaraia Mendi Elkartea
  • Segi
  • Arlutz Xake Taldea
  • Aretxagazetako kazetariak
  • Batasuna
  • Okila Taldea
  • Aretxarte Merkatarien Elkartea
  • Euskal Herrian Euskaraz
  • Euskal Herriak Bere Eskola
  • Urbaltz Elkartea
  • Aretxabaletako Akordeoi Elkartea

Dena dela zerrenda oraindik zabalik dago.

EHNA-ren tramitazioa

Abenduaren 14an, goiz partean, Euskal Herriko herri gehientsuenetan tramitatuko dute EHNA, baita Aretxabaletan ere. Hori horrela, euskal naziotasuna aldarrikatu eta Ikurrinari omenaldia egingo diote txalapartari eta txistularien laguntzarekin. Tartean EHNA tramitatuko dute. Horretarako hona zer behar den:

  • Hiru argazki
  • Udaletxean ematen duten erroldaren agiria
  • 15 euro
  • 14 urtetik beherakoek familia-liburuaren kopia ere aurkeztu beharko dute

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.