Negu Kulturaleko aurtengo egitaraua

Gertu dauka Udaleko Kultura Sailak aurtengo negurako egitaraua. Gaur, ez bada bihar, hilak 3, banatuko ditu herriko etxe guztietara. Musika eta Gabonetako ekintzak ditugu nagusi bertan. Lehenengo ekitaldia abenduaren 5ean izango dugu: Sergei Osokin akerdoilari errusiarraren kontzertua.

Urtero kaleratzen du Aretxabaletako Kultura Sailak Negu Kulturala egitaraua. Aurtengoak berrikuntza gutxi dakar: kontzertuak eta gabonetako ekintzak izango dira nagusi.

Egitaraua

  • Abenduaren 5ean, 20:00etan, parrokian: Sergei Osokin akordeoilari errusiarraren kontzertua.
  • Abenduaren 8tik 31ra: Erakusleiho lehiaketa.
  • Abenduaren 15ean, 17:30ean: Azike txotxongilo taldeak Kantu kontari haurrentzako antzerkia eskainiko du.
  • Abenduaren 15etik 18ra, 18:00etan, Leizarra Musika Eskolan: Leizarra Musika Eskolako kontzertuak.
  • Abenduaren 17an, 17:30ean, parrokian: Leizarra Musika Eskolako kontzertua.
  • Abenduaren 18an, 19:30ean, udaletxe zaharrean: Eneko Etxebarrietaren hitzaldia, Munduko itzulia mila egunetan.
  • Abenduaren 18an, Kurtzebarri eskolan: Musika Eskolako kontzertua.
  • Abenduaren 20an, 20:00etan, parrokian: Aretxabaletako Akordeoi Orkestraren emanaldia.
  • Abenduaren 24an, 08:30ean: Baserriz baserri Gabon kantak abesten joango da taldetxo bat.
  • Abenduaren 24an, 10:30ean: Herriko kaleetan Gabon kantak abestuko dituzte gurasoek eta umeek.
  • Abenduaren 24an, 18:30ean: Olentzero.
  • Abenduaren 28an, 19:00etan, parrokian: Aretxabaleta Abesbatzaren emanaldia.
  • Abenduaren 29a eta 30a, kirol etxean: Poxpolin parkea umeendako.
  • Abenduaren 31n, 18:30ean: Bizar Zuri.
  • Urtarrilaren 5ean, 18:30ean: Errege Kabalgata.
  • Urtarrilaren 24an, kirol etxean: Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoak.

Egitarauan datozen ekitaldiez gain beste batzuk ere antola ditzakete hemendik eta Gabonak bitartean. Euskal Presoak Euskal Herrira plataformak esaterako, erakusketa egingo du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.