Loramendi kalean, Santa Kurtzen, zaharren egoitza aurrean eta Durana kalean jarriko dituzte aurten zuhaitzetako bonbillak. Horrez gain, azken urteetan egin dute moduan, Udaletxean eta kultura etxean, Olentzero panpinak jarriko dituzte. Herriko plazan, bestalde, ez dute ezer jarriko. Horren arrazoia da, udaletxe zaharra zaharberritzeko lanak egiten dabiltzala. Udalak 1.200 euro gastatu ditu aurten Gabonetako apaingarri horietan.