Errekaren beste aldean etxebizitzak egiteko hasierako onarpena egin dute

Mirari Altube Arrese 2003ko aza. 19a, 17:38
Deba errekaren beste aldean etxebizitzak egiteko egitasmoa aurrera doa. Orain aste bi egin zuten osoko bilkuran hasierako onarpena adostu zuen udalbatzak, eta alegazioak aurkezteko epea zabalduko dute.

Errekaren beste aldean etxebizitzak egiteko proiektua aspaldikoa da. Hasierako onarpena dagoeneko egin diote, eta orain, alegazioak aurkezteko epea zabalduko dute. Aurretik jarrita zeuden iradokizunei erantzutea ere adostu zuen udalbatzak. Iradokizunek eskatuta, II-B sektoreak 83 mila metro koadro dituela zehaztu zuten, eta sektore horren eta Cerrajera Valle Leniz lantegiko lurren artean behar den bezalako bereizketa egin dute.

%65 babes publikokoak

Hirigintza Sailean ez dakite lanok noiz hasiko dituzten ezta zenbat etxebizitza egingo dituzten ere; prozesua hasi besterik ez da egin. Edozelan ere, egingo dituzten %65 babes publikokoak izango dira; hau da, batzuk babes ofizialekoak eta beste batzuk Udalarekin adostutako prezioa izango dutenak. Hortaz, azken hilabeteotan etxebizitzen gaineko hainbat iragarki azaldu badira ere Udaleko Hirigintza Saileko arduradunen esanetan, oraindik ez dago ezer eginda, eta horrenbestez, iragarkiok ez dute inongo sinesgarritasunik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak