Pausoka Haur Eskolak urte bete egin du eraikin berrian

Mirari Altube Arrese 2003ko aza. 14a, 12:40
Pausoka Haur Eskola orain 13 urte hasi zen lanean. Kuartelean izan zuten egoitza lehenengo umeek, baina orain urte bete eraikin berria inauguratu zuten.

Pausoka Haur Eskolako arduradunak oso pozik daude eraikin berriarekin. Bigarren ikasturtea hasi dute bertan, eta leku asko izatean hezkuntza kalitatea hobetu dutela diote. 0 eta 3 urte arteko 74 ume dituzte aurten, sehaska gelara zihoazen hiru umek izan ezik, eskaera egindako beste guztiek izan dute lekua. Horren gainean eta beste kontu batzuren inguruan elkarrizketa egin diegu eskolako arduradunei gaur, azaroak 7, kaleratuko den Aretxagazetan.

Batzar orokorra

Bestalde, eguaztenean, azaroak 12, batzar orokorra egin zuten Haur Eskolan. Pausokako egoeraren berri eman zuten, eta Guraso Elkartearen eginbeharrak zehaztu zituzten: bitartekari lanak egin guraso, erakunde eta eskolaren artean eta eskolan egiten dituzten ekintza bereziak antolatu. Horren harira, aurten, 18 guraso behar dituzte urtarrilaren 5eko Errege Kabalgata antolatzeko.

Bukatzeko, Guraso Elkarteko batzordea berritu zuten. Hona bertan daudenen izenak:

  • Edurne Ortiz de Zarate
  • Ane Gastañaga
  • Elena Vazquez
  • Asier Mujika
  • Arrate Arkauz
  • Alberto Garro
  • Sonia Herran

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak