50 urte bete ditu Tubos de Precisión lantegiak

Mirari Altube Arrese 2003ko urr. 10a, 13:59
Kuartel zaharraren ostean dagoen Tubos de Precisión lantegiak 50 urte bete ditu aurtengo irailean. Hori dela eta zapatuan, urriak 11, ospakizuna izango dute, eta Joseba Azkarraga lan eta justizia sailburua etorriko da.

Tubos de Precisión lantegia Unión Cerrajera eta Beistegi Hermanos lantegien artean sortu zuten. Lehenengoak lehengaiarekin hornitzen zuen Tubos de Precisión eta bigarrenak, BH bizikletak egiteko hodiak erosten zizkion. Ordutik hona asko aldatu dira gauzak: langileak ez dira ordukoak, orain kooperatiba osatu dute… ixtekotan ere egon ziren iaz baina ez zen horrela gertatu. Lantegiak ez dio lan jardunari utzi, alderantziz, inoiz baino indartsuago dabil, eta horixe ospatuko dute.

Tutuak saldu eta saldu

Iaz arte sozietate anonimoa zen eta 23 langile zituen. Jabeek saldu egin gura izan zuten lantegia eta langile horietako batzuek utzi egin zuten lan jarduera. Zazpik, ostera, jarraitu egin zuten, eta kooperatiba osatu.

Tutuak egiten dituzte Tubos de Precision lantegian: bizikleten eta automobilen sektoreetarako, etxetresna elektrikoetarako, siderurgia sektorerako eta beste hainbat sektoretarako tutuak. Estatuan saltzen dituzte tutu gehienak, eta esperotako salmentak dagoeneko % 192 gainditu dituzte.

Bihar, zapatua, ospakizuna

Joseba Azkarraga lan eta justizia sailburua eta Arritxu Oliden alkatea izango dira bihar 50. urteurreneko ospakizunean. Hona hemen biharko egitaraua:

  • 11:45ean langile ohiei eta prentsari ongietorria egingo diote.
  • 12:00etan Joseba Azkarraga justizia eta lan sailburua eta Arritxu Oliden alkatea agertuko dira.
  • Tubosek 2003-2004 ikasturterako dituen egitasmoen berri emango dute.
  • Lantegia erakutsiko diete bertaratutakoei.
  • Ospakizuna bukatzeko luncha eta musika egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak