Italiako irakasle bi etorri dira Aretxabaletako institutura bisitan

Erromako bi institututatik etorritako irakasleak daude egunotan Aretxabaletako institutuan. Fabrikazio mekanikoko teknikak eta teknologia berriak ezagutzeko asmoarekin etorri dira. Inguruko lantegiak ere ikusiko dituzte, Ederlan eta Mecanizados Alberdi tartean.

Nicola Trabucco eta Irene Ferri irakasleak Erromako bi institututatik etorri dira, eta Aretxabaletako institutuan daude egunotan. Fabrikazio mekanikoko teknikak ezagutuko dituzte eta institutuan erabiltzen dituzten teknologia berriak erakutsiko dizkiete. Inguruko hainbat lantegi ere ikusiko dituzte, Ederlan eta Mecanizados Alberdi tartean.

Eusko Jaurlaritzak eta Europako Gizarte Fondoak bultzatutako Leonardo programaren bitartez etorri dira aipatutako irakasleok. Maiatzean Arrasate-Aretxabaleta institutuko lau irakasle joan ziren Erromara, eta orain bisita itzultzea tokatu zaie hangoei. Udaberrian Alemaniako ikasleen bisita ere jaso zuten Aretxabaletako institutuan Leonardo programak lagunduta.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.