Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Loramendi Euskal Elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu udazken honetarako. Musika, diapositiba emanaldiak eta berbaldiak egongo dira, besteak beste, urritik abendura bitartean. Lehenengo ekitaldia urriaren 9an egongo da. contributors:
Joxe Ramon Agirre Marron mendizaleak estreinatuko du Loramendi EEk antolatutako egitarau kulturala. Urriaren 9an, eguena, Hegan 0-8000 izeneko diapositiba emanaldia eskainiko du Joxe Ramonek. Gerora, abendura bitartean musika emanaldiak, antzerki saioak eta kontzertuak egingo dituzte udaletxe zaharrean. Udazkeneko egitarauak abenduaren 15ean izango du amaiera.