Legealdia berria hasterakoan auzo alkateak aukeratzen dituzte auzotarrek. Hori horrela joan zen irailaren 16an bilera egin zuen Arritxu Oliden alkateak auzo alkateekin. Irailaren 29an hauteskundeak egitekotan geratu ziren, eta halaxe egin zituzten astelehenean Aretxabaletako 9 auzoetan. Auzotar guztiak izaten dira hautagai, eta boto gehien jasotzen dituztenak izango dira alkate.
Gaur, 18:00etan Gobernu Batzordeak egingo duen bileran auzo bakoitzeko alkatea izendatuko du Arritxuk.