Joan zen domekan, hilak 1, Aretxabaletan jokatu zuten, eta UDA 2-Getaria 1 izan zen emaitza. Atzo, bueltako partiduan, Orion, Getaria 2-UDA 1 egin zuten. Oso parekatuta ibili zien partidu osoan, lehenengo gola getariarrek sartu zuten lehenengo zatian, baina atsedenaldira joan baino minutu batzuk lehenago berdintzea lortu zuten aretxabaletarrek. Bigarren zatian getariarren gola iritsi zen atezainaren hutsegite baten, eta, bukatu aurretik UDAkoek aukera batzuk izan arren, ez zen gol gehiago egon.
Ondoren luzapena, eta gol barik bukatu zen. Penaltietan erabaki behar izan zuten igoera. Azkenean, aretxabaletarrek alde izan zuten zortea, eta eurek jokatuko dute 1. Erregionalean datorren denboraldian. Aretxabaletatik joandako zaleekin ospatu zuten jokalariek igoera.