Zelan aurkeztuko hiskio heure burue ezaguketan ez hauen norbaittei?
Aramaixoar gazte bat nok, baiñe beti pentsau izen joat ariketa nahiko gatxa dala neure burue berba gutxitten laburketie. Nahikue lan izeten dok ez dakixen batei Aramaixo nun dauen kontetie. Bestalde, Aramaixo ezaguketan dauen batei aramaixoarra nazela esanda, uste joat nere izaeraren inguruen gauza dezente esaten dutsatela. Baiñe ariketa hori egin ezkero, pertsona salsero eta gertukue nazela esango naukek.
Donostian egin dittuk Filosofia ikasketak; ze emun dusk herrittik kanpo bizi izetiek?
Herrittik kanpo bizi izatiek mundue herrittik haratago ikustie jakak. Unibersidadien Euskal Herriko herri askotako ikasliek elkarketan dittuk. Eta horrek, nere ustez, asko aberasten jok; izen be, nahiz eta alkarrengandik nahiko gertu egon, bakoitxa bere etxekue dok eta bere kontuekin jatok. Bakoitxaren mundue erakustiek eta bestienak ezaguketiek asko emuten jok. Hala be, etxetik kanpo egonda, etxeko goxotasune eta gertukuen berotasune estimetan dittuk. Zorionez, Donostia gertutxo geraketan dok Aramaixotik. Egixe esatiarren, Donostian egonda, denporarik be etxaukat Aramaixo faltan igerteko, eta, faltan igerri ezkero, beti euki joat bueltetako astixe.
Zergaittik horreik ikasketok?
Ba, egixe esatiarren, etxakixat zein dan arrazoi konkretue, baiñe esango naukek jakin-miñek eta inkonformismuek eruen ninddutela erabagixe hartzera. Mugak zabalketan juen nitzoan, eta, iguel, juen nitzen baiño galdera gehixagokin bueltau nitzoan.
Heure kasuen, ikasketek aldatu egin dustie gauzak ikusteko modue?
Ikasketek etxustiek gauzak ikusteko modue aldatu, nahiz eta gauzak izendaketako edo kontzeptu barrixek ezaguketako balixo izen dauen. Bost urte honetan gauza asko ikesi jittuat, eta bai, munduaren ikuspegixe asko aldatu jatela esan neikek. Ikasketengatik izen ez badok, inguruko giruagatik edo, iguel, mundue bera aldatu dalako.
Gizartien dana azkar doiela emuten jok; bajaukagu benetan pentsetako eta geraketako astirik?
Geraketako eta pentsetako astixe txikiñe izetiez gain, gaur egungo bizimoduek hori egitteko daukogun gaittasunaren aurka egitten jok. Hala be, uste joat gure belaunaldixek ez daukola geldi egoteko premiñarik, ekittekue baizik.
Ze dok Donostian bizi izetiaren onena eta txarrena?
Donostian bizi izatie lujo bihurtu dok azken urtietan. Hiri ederra dok, baiñe postal bihurtu juek. Dirudunendako diseñauteko parke tematiko bihurtu juek erdigune osue. Salbuespenak bajazak, baiñe hiri nahiko aspergarrixe dok. Gaiñera, preziuek oso garestixek dittuk, eta bertakuek ihes egitten jabitzek.
Eta Aramaixoko onena eta txarrena?
Aramaixo moduko herrixetan, zorionez, ez dok holakorik pasetan. Baiñe aukerak be txikiñaguek izeten dittuk.
Ze galdera haundi daukek ondiokan erantzun barik?
Giza portaeraren kontraesanak, mugak eta zergatixek ulerketie beti izan dok interesau nauen kontu bat.
Urtebetez gure dokena egitteko aukerie euki ezkero, ze egingo hauke?
Munduari bueltie emun, baiñe urtebete laburre izengo litzakek.