Domekan, esaterako, euskararen aldeko herri lasterketa egingo dute, 12:00etan, Bizente Goikoetxea plazatik hasita. Urteroko moduan, hiru ibilbide egongo dira: laburrena 270 metrokoa izango da; bigarrenak herria gurutzatuko du eta ia kilometro bat izango du; eta azkena izango da ibilbide luzeena, 1,6 kilometrokoa, hain zuzen. Parte hartzaile bakoitzak nork bere neurrira egin ahal izango du eta amaieran luntxa izango da denentzat.
Astean, beste bi ekintza
Abenduaren 1ean, astelehena, Orixol Mendizale Elkarteak antolatuta, Koldo Zubizarretaren eta Ainhoa Perez de Nanclaresen eskutik, Estatu Batuetan familia bat bizikletaz bidaia-kronika izango da, Sastiñan, 18:30ean. Duela urtebete, 3.200 kilometroko ibilbidea osatu zuen familiak AEBetako mendebaldean, lau hilabetean, haien 2 eta 5 urteko seme-alabekin, hiru bizikletarekin eta haur-gurditxo batekin.
Hilaren 3an, eguena, da Euskararen Eguna, eta, Txirritola Euskara Elkarteak antolatuta, euskarazko zinema ikusteko aukera izango da, krispeta eta guzti, kultura etxean, 17.00etan.