Gorbeialdeko trantsizio energetikoari buruzko parte-hartze saioa, zapatuan, Aramaion

Amaia Txintxurreta Guridi

Legutioko partehartze prozesuko une bat.

Gorbeialdeko Klima, Energia eta Biodibertsitate Eskualde Plana lantzeko parte-hartze prozesuaren barruan, saio bat egingo dute zapatuan, hilak 21, Aramaion. 09:30ean izango da, udaletxeko osoko bilkuren aretoan eta aurrez izena eman behar da.

Urrian abiatutako ITTEB proiektuaren barruan antolatu dute prozesua, eta Aramaion zapatuan egingo den saiorako izena emateko epea zabalik dago oraindik. Lehenengo saioa egin badute ere, beste hiru geratzen dira. Horrenbestez, orain arte parte hartu ez dutenek oraindik badute Aramaio, Arratzua-Ubarrundia eta Legutioko taldean sartzeko aukera.

Aramaioko saioa udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango da zapatuan, 09:30ean.

Lehenengo saioan proiektua aurkeztu eta eskualdeko energia-diagnostikoa partekatu zuten. Horrez gain, mapen gaineko lanketaren bidez, etorkizuneko energia-plangintzan kontuan hartu beharreko lurzoruaren erabilerak eta balioak identifikatu zituzten. Herritarren ekarpenak azterketa tekniko eta zientifikoak osatzeko erabiliko dituzte.

Parte hartzeko izen-ematea

Aramaion, Arratzua-Ubarrundian edo Legution bizi diren herritarrek hainbat bide dituzte parte hartzeko izena emateko: formularioa betez⁠, partehartzea@gorbeialdea.eus helbidera mezu bat bidalita edo 945 43 01 67 telefono zenbakira deituta.
Proiektuari buruzko informazio gehiago, hemen kontsulta daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak