Aurretik beste hitzordu bat izango du Del Campok: gaur, 19:30ean, Euskal Herriko elite mailako Lau eta Erdiko Txapelketako kanporaketa jokatuko du. Arabako Lau eta Erdiko Txapelketan txapeldunorde izan ostean, txapeldunak uko egin duelako lortu du sailkapena. Gipuzkoako txapeldunorde Ander Altunaren aurka jokatuko du, Aretako frontoian, Laudion.