Aramaion ere, azaroaren 25aren bueltako hainbat jarduera izango dira

Koldo Zubia Salas

Duela bi urteko azaroaren 25eko elkarretaratzea. (A.M.F.).

Aramaioko Udalak eta Iturzuri elkarteak hainbat jarduera antolatu dituzte azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira. Egunean bertan, 2026an eraildako emakumeen omenezko elkarretaratzea izango da Herriko Plazan 18:00etan, eta, horrez gain, 'Sucia' dokumentala emango dute kultura etxean, 18:30ean.

Eguenean, Dorleta Kortazarrek helduendako Ispiluak ipuina kontatuko du; hura ere kultura etxean izango da, 18:00etan. Egitarauak azaroaren 28an izango du jarraipena. Egun horretan, 16:00etan hasita, ihes-gela egingo dute Sastiñan, 8 eta 10 urte arteko haurrei zuzenduta. Jardueran parte hartzeko, aurrez eman beharko da izena. Talde bakoitzak zortzi lagun izango ditu, eta taldeko kide guztiek batera egin beharko dute izen-ematea. Helduek ere izango dute bertan parte hartzeko aukera.

Azkenik, azaroaren 29an, domeka, Beatriz Egizabalek eta Anduriña Zurutuzak Jo! antzezlana taularatuko dute kultura etxean, 19:00etan hasita. Horrela, askotariko proposamenak jasotzen ditu egitarauak, dokumentala, ipuin-kontaketa, ihes-gela eta antzerkia uztartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak