Txingorrak kaltetutako basoei buruzko hitzaldia, astelehenean

Amaia Txintxurreta Guridi

Aramaioko Udala kezkatuta dago joan den abuztuko txingor-ekaitzak baso batzuetan eragin zuen "txikizioarekin". Baso publikoetako egoera kudeatzen ari da, baina baso partikularren inguruko kezka ere badauka eta hitzaldi-solasaldia antolatu du astelehenerako.

Txingorrak kaltetutako basoei buruzko hitzaldi-solasaldian hizlari arituko dira Tantai Basojabeen kooperatibako Markel Arriolabengoa, Arabako Basozainen Elkarteko Amelia Uria eta Julen Vilalta, Aramaioko basozain berria.

Hitzaldia bereziki kaltetutako basojabeei dago zuzenduta, baina interesa duen oro ere gonbidatuta dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak