Erre Errekina eta Gaztainak abestiekin hasi zuten jaia. Ondoren, asmakizunak eta olerkiak errezitatu zituzten, eta Zuhaitzak, Aramaixori eta San Martin kantuak ere abestu zituzten.

Amaitzeko, Guraso Elkartearen eskutik, gaztain-erreak banatu zituzten.

San Martin eguna atzo, azaroak 11n, izan zen, baina eskolak jaieguna zuenez, ospakizuna bezperan egin zuten.
Egubakoitzean, triki-kalejira
Trikitixa Elkarteak antolatuta, azaroaren 13an, egubakoitza, 18:30etik aurrera, San Martin Eguna ospatzen jarraituko dute herrian, Trikikalejira Egunarekin.
Hasteko, trikitilari eta panderojoleekin kalejira egingo dute, Musika Etxetik hasita. Ondoren, 19:00etatik aurrera, plazara eramango dute festa, txosna eta guzti.