Final erdietara igaro ostean, multzoko lehen postua begiz jota dute Del Campok eta Arriolabengoak

Koldo Zubia Salas

Del Campo eta Arriolabengoa, artxiboko argazki batean. 

Multzokako fasean orain arte jokatutako lau jardunaldiak irabazi ostean, Arabako Binakako Txapelketako final erdietara sailkatu dira Asier del Campo eta Markel Arriolabengoa.

Txukun Lakua taldeko aramaioarrak txapelketa bikaina egiten ari dira, baina, orain, lidergoa gura dute. Izan ere, postu hori lortuz gero, multzoko laugarren sailkatuaren aurka jokatuko dute final erdia; arerio errazena izan beharko lukeena. Hiru partida gelditzen dira, eta guztiak irabazi beharko dituzte horretarako. Domeka honetan, Bosgarren jardunaldian, Iribarren eta Motoren aurka jokatuko dute Gasteizko Lakua pilotalekuan, 10:15ean hasiko den jaialdian. 

Bihar, bestalde, beste partida bat izango du Del Campok. Lau eta erdian, Egiguren azpeitiarraren aurka ariko da Ordoñanan, Garfek antolatutako jaialdian, 19:00etan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak