Egubakoitzean, azaroaren 10ean, hasiko dira jaiak 19:00etan kanpai errepikekin, eta gauean, 22:30ean, Ginka Biloba eta Kremallera taldeek kontzertua emango dute.
Zapatua izango da egitarau zabalena izango duen eguna. Goizean, 10:00etan kanpai errepikak egingo dituzte, eta 11:00etan txistularien kontzertua izango da. Ondoren, 11:30ean, XVII. Tortilla Patata Txapelketa egingo dute. 13:00etan sari banaketa eta bingoa izango dira. Arratsaldean, 17:00etan, mus txapelketa hasiko da, eta ordu erdi geroago, umeendako tailerrak eta puzgarriak jarriko dituzte. Gauean, 22:30ean, Tiger Brothers-en txanda izango da, eta 23:00etan suzko erruberak botako dituzte. Gainera, 19:00etatik aurrera, janari-kamioia egongo da.
Domekan, berriz, 44. Gantzaga saria jokatuko dute, txirrindulari igoerarekin. 12:00etan Gantzagatik abiatuko dira txirrindulariak; 12:15ean, umeak Sakutik aterako dira, eta 12:30ean, herritik. 13:00etan sari banaketa egingo dute, eta ondoren, bingoa. Horrez gain, puzgarriak eta hamaiketakoa ere izango dira. Goizean, 10:00etan, kanpai errepikak egingo dituzte.