San Martin jaia ospatuko dute eskolan, bihar

Amaia Txintxurreta Guridi

San Martin eguna izango da eguaztenean, azaroaren 11n, eta egun horretan eskola itxita egongo da. Baina bihar, martitzena, egingo dute ospakizuna frontoian, 15:00etan. Ikasleek hainbat kantu, olerki eta asmakizun prestatu dituzte festarako.

San Martin eguneko ospakizuna egingo dute bihar, martitzena. Eta egitarauari hasiera emateko, Erre Errekina eta Gaztainak abestiak kantatuko dituzte ikasleek. Ondoren, asmakizunak eta olerkiak izango dira, eta Zuhaitzak, Aramaixori eta San Martin abestiak ere entzungo dira.

Amaitzeko, Guraso Elkartearen eskutik, gaztain erreak banatuko dituzte bertaratutakoen artean.

Eskolatik herritarrak gonbidatu dituzte ospakizunean parte hartzera. Frontoian izango da bihar, 15:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak