Miren Martinezek irabazi du Aramaioko argazki lehiaketako sari nagusia

Koldo Zubia Salas

Aramaioko argazki lehiaketako sari nagusia irabazi duen 'Geldiune bat paradisuan'. Argazkia: Miren Martinez. 

Miren Martinezen Geldiune bat paradisuan izeneko argazkiak irabazi du Aramaioko argazki lehiaketako sari nagusia; hala erabaki du Aramaioko Udalak izendatutako epaimahaiak. Saritutako argazkiak bost izan badira ere, 27 lagunek hartu dute parte lehiaketan, eta 76 argazki aurkeztu dituzte guztira. Askotariko argazkiak jaso dituztenez, Udalak parte hartzaile guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie. 

Martinezek irabazitako sari nagusiarekin batera, beste lau argazki saritu dituzte. Bost argazki horiekin eta epaimahaiak aukeratutako beste zortzirekin osatuko da 2027ko Aramaioko egutegia. Hona hemen, ikusgai, beste saridunak.

  • Neguko saria: Txikia bai, ikusezina ez. Naturaren irakaskuntzak. Julene Lopez.

  • Udaberriko saria: Aprileko berdie. Izar Elortza.

  • Udako saria: Haitzen aker. Aiur Agirre.

  • Neguko saria: Naturaren altxorrak. Julene Lopez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak