Medicus Mundik bidezko merkataritzaren bueltan hiru jarduera antolatu ditu Aramaion

Koldo Zubia Salas

Aramaioko Kultura Etxean ikusgai dagoen 'Ahaldunduak' erakusketa. 

Bidezko merkataritza sustatzeko, Medicus Mundiren Ahaldunudak erakusketa ikusgai dago Aramaioko kultura etxean. Munduko hainbat emakumeren testigantzak jasotzen dira bertam, eta domekara arte bisitatu ahalko da. 

Erakusketarekin batera, beste bi ekintza antolatu dituzte domekarako. Batetik, Semillas de Utkku dokumentala proiektatuko dute. Peruko Amazoniako Ceproaa nekazaritza-kooperatibako 377 kakao-ekoizleren lana erakusten du filmak; horietatik 77 emakumeak dira. Bestetik, txokolate dastaketa egingo dute. Hiru jarduera hauen bidez, produktuen jatorria, ekoizpen-baldintzak eta kontsumo arduratsuaren garrantzia ezagutarazi nahi dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak