Amuarrainak: Aramaioko emakumeak 1936ko gerran izenburupean, Julen Arriolabengoak 1936ko gerraren aurreko, garaiko eta ondorengo urteak izango ditu hizpide gaurko hitzaldian. Horretarako, emakume militanteen ibilbideari jarraituko dio, garai hartako hainbat emakumeren izenak eta bizipenak azaleratuz.
Arriolabengoak azaldu duenez, errepaso labur bat egingo du, eta ezinezkoa izango da emakume guztien berri ematea. Hala ere, garai hura modu batera edo bestera bizi izan zuten amona eta izeben oroitzapenetara hurbiltzeko aukera izango da.
Alaiak Jubilatuen Elkarteak antolatu du hitzaldia, eta 18:00etan izango da, kultura etxean.