Untzillako Markel Beitia hirugarren, Hiru Txirlo Bola Txapelketan

Amaia Txintxurreta Guridi

Markel Beitia, sariarekin.

Zapatuan, Untzillan, ekin zitzaion Euskal Herriko 36. Hiru Txirlo Bola Txapelketari. 88 bolarik hartu zuten parte eta Markel Beitia aramaioarrak hirugarren postua lortu zuen.

Aretxabaletako UDA Hirutxirlo taldeko kide bezala parte hartu zuen Untzilla auzoko Markel Beitiak eta hirugarren gelditu zen, lau txirlorekin, Untzillan zapatuan jokatu zen Euskal Herriko 36. Hiru Txirlo Bola Txapelketako lehen jardunaldian.

Lehena izan zen Elgoibarko Jon Ibarluzea eta bigarrena Elgeta taldeko Lili Quiala.

Hurrengo jardunaldia urriaren 24an Etxaguenen jokatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak