Kaleko Margo Lehiaketako lanak, erakusketan ikusgai

Amaia Txintxurreta Guridi

Saritutako lau lan. (Argazkia: Libe Ramila).

Astelehenean egin zuten Kaleko Margo Lehiaketa, baita sariak banatu ere. Eta orain, Sastiñan egongo dira lanak ikusgai. Gaur, egubakoitza, 18:00etatik 19:30etara egongo da zabalik; eta bihar, zapatua, 11:30etatik 13:30etara.

Astelehenean egin zuten Kaleko Margo Lehiaketa, eta hainbat lagun ibili ziren herrian zehar margotzen.

Kontzejupean, herritar bat margotzen. (Argazkia: Libe Ramila).

Sariak ere banatu zituzten. Epe luzeko kategorian, hirugarren saria Edurne Uribarren-Iturrietak eskuratu zuen. Eguneko kategorian, berriz, Esteban Oroz izan zen lehenengoa, Oliver Jurado bigarrena eta Edurne Uribarren-Iturrieta hirugarrena. Aramaioko saria Sara del Campo Sanzek jaso zuen. Azkenik, umeen kategorian, Paule Avilak irabazi zuen lehen saria, Lorea Sabinak bigarrena eta Aiora Agirrek hirugarrena.

Lanak erakusketan ikusgai

Orain, Sastiñan ikusi ahalko dira margolanak, bertan jarri duten erakusketan. Gaur, egubakoitza, 18:00etatik 19:30era egongo da zabalik, eta bihar, zapatua, 11:30etik 13:30era bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak