Nazioarteko musika talde ezagun asko izan dira Mendizabala eremuan kokatutako jaialdiko taularen gainean, eta hala izango da 2027ko ekainaren 17an, 18an eta 19an ere. Dagoeneko iragarri dute kartela, musikazale askoren egarriak asetzeko nahikoa osagai dituena; besteak beste: Bad Religion, Marilyn Manson, Patty Smith, Wilko, Slash, The Waterboys...
Izen horien guztien artean dago Aramaioko The Clayton taldea ere. "Iaz proposatu ziguten Azkenan jotzeko, baina bateria-jolea kanpoan zegoen eta ezin izan genuen jo; hortaz, aurten, pozarren eta ilusioarekin goaz", azaldu dute taldekideek.