Talde bereko Xabi Iribarrenen aurka neurtuko ditu indarrak, set formatuan; bi set irabazten dituenak eramango du txapela etxera. "Set formatua izanda, sakeak garrantzi handiagoa hartzen du; orain arte, ondo aprobetxatu dut, eta bihar ere txapela lortzeko gakoa izan daiteke", azaldu du.
Aurkaria ezagun du: "Ondo ezagutzen dugu elkar; joan den urtean irabazitako binakako finalean ere aurkari izan nuen. Batera entrenatzen gara eta lagunak gara, biok sasoi onean gaude, eta edozer gauza gertatu daiteke". Hala, kadete eta gazte mailetan lortutako txapela senior mailan ere lortzen saiatuko da Del Campo. Finala Gasteizko Ogetan jokatuko da, zapatuan, 19:00etan. Eki tabernan emango dute, babeslea da-eta hura.