Asier Del Campok Arabako Buruz Buruko Txapelketako finala jokatuko du bigarrenez jarraian

Koldo Zubia Salas

Asier Del Campo gorriz, Arabako Buruz Buruko Txapelketako final erdian, Ogetan. Irudia: Aramaio Pilota.

Asier Del Campo Arabako Buruz Buruko Txapelketako finalean izango da bigarren urtez jarraian. Zapatuan, David Ruiz de Azua hirugarren setean garaituta (2-1) lortu zuen datorren zapatuan Ogetan jokatuko den finalerako txartela.

"Asko sufrituta" izan bada ere, Asier Del Campok bigarren urtez jarraian jokatuko du Arabako Buruz Buruko Txapelketako final handia. Set formatuan jokatzen den txapelketa da Arabako Buruz Burukoa, eta partida irabazteko bi set irabazi behar dira. Hala, David Ruiz de Azua herediarraren aurka Ogetan jokatutako final erdian, sakea baliatuz, berdinketa hausteko jokatu zen hirugarren seta 5-0 irabazi ostean lortu zuen txapelketan aurrera egitea. "Oso partida gogorra izan da, eta pozik nago; aurrelari batentzat Buruz Buruko Txapelketa urteko garrantzitsuena delako", esan du Del Campok.

Finala ere Ogetan

Txukun Lakuako pilotari aramaioarrak igandean izango du beraz, iaz lortu ez zuen txapela eskuratu eta "arantza kentzeko" aukera. Finala ere Ogetan jokatuko da 19:00etan, eta klub bereko Xabi Iribarren izango du aurkari. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak