Barikutik domeka eguerdira arte ospatu dituzte jaiak Untzillan. Jendetsuak izan dira eta ekintza guztietan egon dira auzotarrak. Umeak, gazteak eta helduak egon ziren Tor magoaren trikimailuei begira, eta batzuk animatu ziren laguntzaile lanak egiten.
Bestalde, 20 bikotek parte hartu zuten mus txapelketan. Fernando Elorza eta Luis. Arrieta izan ziren irabazleak. Finalean Aitzor Gardoki eta Julen Errasti menderatu zituzten. Era berean, helduendako bola-txapelketan Jabier Urkidi izan zen onena sei txilo botata. Gaztetxoen ere izan zuten aukera bola-jokoan aritzeko.