Bihar, eguerdian, auzoan hildakoen aldeko meza izango da; haurrendako puzgarriak ere egongo dira, auzo bazkariaren aurretik. 16:00etan, mus txapelketa hasiko da, Murumendi Elkartean; parte hartzea 20 eurokoa da. Tor magoa etorriko da 17:30ean, eta txokolate-jana egongo da ostean. Elustondo anai-arreben dantzaldiak girotuko du iluntzea, eta bola-txapelketa 23:00etan hasiko da, 200 euroko sari potoloarekin; parte-hartzeak 10 euroko prezioa du. Domekan, gaztetxoen bola-txapelketarekin –11:00etan–, eguerdiko meza nagusiarekin eta osteko bermut dantzarekin amaituko dira jaiak.
Egitaraua
Urriaren 2a, egubakoitza
- 18:00etan: Larrialdi taldearen bisita auzora; aurkezpena eta sute baten aurrean nola jokatu praktikoa.
- 19:30ean: Jaien hasiera, kanpai jotzea eta etxafuego jaurtiketa; mokadutxoa egongo da gerturatzen direnentzat.
Urriaren 3a, zapatua
- 12:00etan: Meza, auzoan hildakoen alde. Ondoren bertako trikitilariak eta puzgarriak umeentzat.
- 14:00etan: Auzo bazkaria elkartean.
- 16:00etan: Mus txapelketa; parte-hartzea 20 euro bikoteko. Sariak: (1. paleta eta ardo botila + %70a - 2. iberiko sorta + %30a).
- 17:30ean: Tor Magoa, ikuskizuna adin guztietako ikusleentzat.
- 18:30ean: Txokolatada.
- 19:00etan: Dantzaldia Elustondo anai-arreben eskutik. Elkartean parrilla piztu eta afari zerbitzua eskainiko da.
XLII. Bolo txapelketa; parte-hartzea 10 euro. Sariak (1. Txapela, 200 euro eta oparia + 2. 150 euro eta oparia + 3. 80 euro eta oparia + 4. 40 euro). Murumendi Elkarteko lehenengo sailkatuari sari berezia emango zaio.
Urriaren 4a, domeka
- 11:00etan: Haur eta gaztetxoendako igo bolo txapelketa (14 urtera arte).
- 12:00etan: Meza nagusia, Aramaioko abesbatzarekin.
- 13:00etan: Bermouth dantza elustondo anai-arreben eskutik eta zozketa.