Aramaion, Amurrioko Aitor Arauzoren aurka, erraz irabazita sailkatzetik dator Del Campo: lehen seta 10-0 eta bigarrena 10-5 irabazi zituen. Hala, bihar jokatuko den finalerdietarako txartela eskuratu zuen. Goizeko 10:00etan hasiko den jaialdiko laugarren norgehiagoka izango da Del Camporena.