'Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian' liburuaren aurkezpen "berezia", eguenean

Amaia Txintxurreta Guridi

Jakoba Errekondo, Markel Arriolabengoa eta Iñaki Etxebeste, liburuarekin.

Dagoeneko hainbat herritan aurkeztu dute 'Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian' liburua, eta hurrengo geldialdia Aramaion egingo dute. Urriaren 1ean, eguena, aurkeztuko dute, kultura etxean, 18:30ean, liburuaren hiru idazleekin.

Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian liburuaren egile dira Markel Arriolabengoa aramaioarra, Arrasaten jaio baina Aramaion bizi den Iñaki Etxebeste eta Jakoba Errekondo. Arriolabengoak esan du aurkezpen berezia izango dela, eguenean Aramaion egingo dutena, izan ere, hiru egileetako bi Aramaion bizi dira: "Aurkezpen gehienetara hiruretako bat edo bi joaten gara, baina honetara hirurok joango gara".

Aurkezpena eguenean, kultura etxean izango da, 18:30ean.

500 orriko liburua

Euskal Herriak zuhaitzekin eta zuhaitz espezie bakoitzarekin duen harremana jasotzen du 500 orriko liburuak. Zuhaitzen identifikazioa, ezaugarriak, beharrak, zaintza, erabilera eta historia jorratzen ditu, baita istorioak, esanahiak eta bitxikeriak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak