San Migel jaiak ospatuko dituzte asteburuan Etxaguenen

Amaia Txintxurreta Guridi

Etxaguen auzoa.

Gaur, egubakoitza, hasi eta domekara bitartean ospatuko dituzte sanmigelak Etxaguenen. Askotariko ekintzekin osatutako egitaraua prestatu dute.

Jaiei hasiera emango diete gaur, egubakoitza, 19:00etan, ikurrinaren igoerarekin eta etxafuegoekin. 21:00etan, berriz, bertso afaria izango da, Bittor Altube eta Aitor Tatiegi bertsolariekin eta Danel Herrarte gai-jartzailearekin. Afalostean, opari ezkutuaren zozketa egingo dute, eta, bertsolarien desafioaren arabera, bertso-kanpaiak izango dira ordu-txikitan.

Bihar, zapatua, 09:30ean, kanpai errepikak izango dira, eta 12:00etan, auzoan hildakoen aldeko meza. Arratsaldean, 16:45ean, mus txapelketa egingo dute, eta 17:00etan, neska-mutilentzako puzgarriak eta jolasak izango dira. Gauean, 22:30ean, musika izango da, eta 23:00etan, bolo txapelketa irekia.

Domekan, berriz, 10:00etan kanpai errepikak eta etxafuegoak izango dira. 12:00etan, San Migel meza egingo dute, eta 12:45ean, jubilatuentzako luntxa izango da, trikitilariek alaituta. 13:00etan, herri bolo txapelketa jokatuko dute.

Domeka arratsaldean ere izango da zertaz gozatu: 16:45ean, briska txapelketa; 17:00etan, umeentzako puzgarriak eta ohe elastikoa; 17:30ean, txokolatada; eta 18:15ean, gazte bolo txapelketa. 19:00etan emango diete amaiera San Migel jaiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak