Asteburuan jokatu da Beriaingo Kilometro Bertikala, eta Aitor Ugarte aramaioarra izan da bost kilometroak egiten azkarrena. 40:47 minutuan gelditu zuen erlojua Ugartek, eta 1:24 denborako tartea atera zion bigarren postuan helmugaratu zen Xabier Macias etxauriarrari. Hala, azkenengo bi asteburuetan podiumaren lehen mailara igotzen den bigarren aldia izan da Ugarterentzat, irailaren 12an jokatu zen Ikazkin Trail mendi lasterketako ibilbide motza irabazi eta gero.
Abasolo hirugarren
Kontu bera gertatzen da Garazi Abasolo aretxabaletarrarekin. Hark ere irabazi egin zuen etxean jokatutako Ikazkin Trail lasterketa –ibilbide luzea egin zuen aretxabaletarrak–, eta hirugarren postuan helmugaratu zen Beriaingo Kilometro Bertikalean (53:21). Haren aurretik gelditu ziren Uxue Loizu etxauriarra (50:39) eta Maider Unanue lazkaotarra (52:54).
