Gaur, egubakoitza, jokatuko da Arabakao Buruz Buruko Pilota Txapelketako bigarren jardunaldia frontoian, 19:00etan, eta bertan lehiatuko dira lehenengo Rivera eta Melguizo, eta gero, Arauzo eta Del Campo herrikidea.
Arriolabengoak, berriz, domekan izango du norgehiagoka, Gasteizko Lakua frontoian, Ruiz de Azuaren aurka, 10:30ean. Aramaioko pilotariak ilusioz daude eta irabazteko helburuarekin joango dira lehen jardunaldietara.
Del Campo, domekan, Nafarroan
Garfe enpresarekin partidu batzuk jokatzen ari da Del Campo, eta etzi, domeka, Nafarroako Santacarako pilotalekuan ere jokatuko du, Titin V.aren aurka, 12:00etan.
Gazteen harrobia, martxan
Bestalde, etzi, domeka, 10:00etan hasiko da Aramaioko San Martin Pilota Txapelketa ere. Benjamin mailatik kadete mailara arteko pilotariek parte hartuko dute. Txapelketak urri bukaerara arte iraungo du.
Eskola kiroleko entrenamenduak ere martxan dira, iaz baino bizpahiru ume gehiagorekin.