Gazte gara gazte

Mikel Ibabe: "Ganau artien gustora nak, ez joat neure burue buleguen edo fabrikan ikusten"

Eki Letona Erretolatza

Mikel Ibabe, mendian. Mikel ibabe

Mikel Ibabe Beitia (Aramaio, 2000) gazte aramaioarrak naturarekin eta ganaduarekin lotuta du bizimodua. Behi-alden egiten du lan, eta, haren egunerokotasunak goiz jaiki eta ordu asko lanean ematea eskatzen badu ere, gustura bizi da aukeratutako bizimoduarekin.

Zelakue dok heure egunerokue?

Goix jaikitten nok, 05:30 aldera, lanien hasteko; hori, bi egunien behin; bestela, 08:00etan. Goixe lanien pasetan joat, Behi-alden; hau da, goixe behixekin pasetan joat. Eguerdixen, libre: bazkaitteko etxera etorri, eta hamen, etxien, inguruen buelta bat emun edo egin biherrekuek egin. Eta atsaldien, barriro be lanera.

Gazte askok fabrikan edo buleguen egitten juek lan; heu, barriz, abeltzaiñe haz. Zelan aillegau hitzen honaiño?

DBH institutuen akabau neuenien, Fraisoron erdi maillako ziklo bat egin naixoan, abeltzaintzaren gaiñekue, eta handik urtebetera-edo praktikak Behi-alden egin nittuan, eta han geratu nitzoan lanien.

Ze emuten dusk lan horrek? Eta ze kendu?

Lanak soldatie emuten justek; kar-kar. Ganau artien gustora nak, ez joat neure burue buleguen edo fabrikan ikusten. Betidanik gureu izen joat aire librien lan egin. Eta kendu, denporie. Denpora larrei; izen be, jaiegunetan be lanien ibiltten nok.

Sekule pentsau dok herrittik kanpo juetie?

Fraisoron akabau neuenien, eta praktikak akabetan ebitzela, Behi-alden ez banitzen geraketan neure asmue Europako herrialderen batera juetie zoan, bertako baserri baten-edo lan egitteko, baiñe hamen hasi nitzoan, eta ordutik hamen nak.

Zein da jentiek heure lanaz daukon aurreiritzirik haundixena? Eta gehixen repetiduten dutsuen galderie?

Gehixen repetiduten dauen galderie da ia kanpotik emuten dauen besteko zikiñe dan lana… Ba, bai, uste baiño zikiñeue da; kar-kar.

Behixekin ordu asko emuten dittuk. Ezer ikesi dok hareingandik?

Burugogorra izen biher dala; batzuetan, begixek itxi eta aurrera egin biher dala. Behixek holan egitten juek, beti aurrera; gizakixok be holan egin biherko gaukek batzuetan.

Gazte askok beste kezka batzuk jaukiek: etxebizitza, lana, herrittik alde egittie... Heuk badaukek kezkarik?

Egixe esatiarren, horren inguruen ez jaukat kezka haundirik; ez neure ingurukoen moduen. Altzaga auzuen bizi nok, bertan gustora eta konforme nak, ez jaukat asmorik iñora jueteko.

Aramaixon gaztie izatie ze dok gaur egun? Ze dok onena eta ze igerten dok faltan herrixen?

Onena, herri txikixe izatiek daukon gauza onak; danok alkar ezaguketan juau, eta, gure izan ezkero, lasaittasune jak. Eta faltan igerri... egixe esatiarren, ez joat ezer faltan igerten. Urrin juen barik, Arrasate eta Gasteiz jaukau, eta edozer faltan izen ezkero hara faten gaittuk.

Heure bizimodue ikusitte, ze ez dok sekule egingo, bulego baten lan egin, adibidez?

Ez, ez, ez joat neure burue bulego baten ikusten. Ez neuke sapai baten azpixen lan egingo, ez neuke aguantatuko. Ez badau besterik, sartu biherko nitzakek sapai baten azpixen, baiñe, ahal doten bittartien, ondo nak.

Zeintzuk dittuk hire zaletasunek?

Neure zaletasune, batez be, mendixe dok; bai, mendixe.

Zelakue izengo litzakek asteburu perfektue heuretzat?

Lanik ez eukittiez konformauko nitzakek. Hau da, goixien berandu jaiki, mendi-buelta bat emun, tartien ganaue ikusi, illunkaran kuadrillakuekin bajau eta parrada badau, buelta bat emun.

Motzean
  • Aramaixoko leku bat? Castillo.
  • Goix jaiki ala berandu oheratu? Goix jaiki.
  • Janari gustokuena? Patata-tortillie.
  • Zaletasun bat? Mendixe.
  • Zeiñekin juengo hitzake astebetez? Juan Martinez de Irujokin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak