Sagardo dastaketa bertan behera gelditu den arren, Sagardo Eguneko ospakizunak lekua izango du domekan. 12:30ean egingo dute txotx irekiera eta Gesaltza fanfarreak girotuko du kalejira.
Ondoren, sagar-dantza izango da, Lagun Artean dantza taldeko kideen eskutik.