Kirol eskaintzan, pilateseko bi talde izango dira: goizekoa, martitzenetan eta eguenetan, 09:30ean; eta arratsaldekoa, astelehenetan eta eguenetan, 19:30ean. Mantentze gimnasia martitzenetan eta eguenetan egingo dute, 10:45ean, eta GHA saioa, berriz, eguenetan izango da, 18:30ean.
Jarduerak urrian hasiko dira eta izen-ematea eta kuota ordainketa udaletxean egin beharko dira, hilaren 22ra bitartean.